Laura Mintegi Lakarra Doktore, irakasle, idazle

Laura Mintegi. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Lizarran (Nafarroa) jaio zen, 1955ean, baina haurra zenetik bizi da Bizkaian. Historiako lizentziaduna da, eta Psikologiako doktore. 1981az geroztik, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. 2010etik, sail horretako zuzendaria da. Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, idazlea ere bada Mintegi. Bere lanen artean aurkitzen dira Sisifo maite minez, Nerea eta biok eta Legez kanpo, eta Azkue, Donostia Hiria zein Jon Mirande literatur sariak irabazi ditu. 2004 urtetik, halaber, Euskal Pen Klubeko presidentea da. 2006an, Euskaltzaindiak euskaldun urgazle izendatu zuen. Ohiko kolaboratzailea da hedabide ugaritan, bai idatzizkoetan, bai ikus-entzunezkoetan. Hainbat mugimendu poltiko, sozial eta kulturaletan parte hartu du, Egunkaria-ren babes taldean eta presoen eskubideen aldeko ekimenetan, besteak beste. 1987 eta 1989ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan HBko hautagaia izan zen, eta 2011ko Espainiako hauteskundeetan Amaiur koalizioko zerrendetan joan zen Senaturako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.