Ahal Dugu-ren krisia

Laura Perez egotzi egin dute Ahal Dugu-tik, baina parlamentuko taldean jarraituko du

Idazkari nagusi ohia kanporatzearen aurka azaldu da Carlos Couso bozeramailea.

Ahal Dugu-ko kritikoek hilaren 11n eginiko batzar informatiboa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
jon olano
2018ko otsailaren 20a
15:47
Entzun

Beste urrats bat egin dute Nafarroako Ahal Dugu-ren zatiketan. Alderdiko Berme Batzordeak duela hilabete erabaki zuen Laura Perez idazkari nagusi ohi eta parlamentaria behin-behinean alderditik kanporatzea, eta, orain, berretsi egin du erabaki hori.

Estibaliz Martinez Berme Batzordeko presidentearen hitzetan, Perezek parlamentari akta itzuli behar du erabakiaren ondorioz, eta "alderdiaren izenean parlamentari gisa jarduteari utzi". Hilabeteko epea du Perezek helegitea aurkezteko. Gainera, alderdiko Herritar Kontseiluak astelehenean eskatu zien zuzendaritzarekin kritiko diren lau parlamentariei itzul dezatela akta.

Horiek horrela, Carlos Cousok hitz egin du, Nafarroako Parlamentuan Ahal Dugu-k duen taldeko bozeramaileak. Azaldu du Perezek talde parlamentarioan jarraituko duela: "Independenteak daude taldeetan, era guztietako figurak; ez dago arazorik horregatik". Zazpi parlamentari ditu Ahal Dugu-k parlamentuan, eta gehiengoa dira kritikoak: lau.

Halaber, Nafarroako alderdiaren egoera Galiziakoarekin eta Espainiako Estatuko leku batzuetakoarekin lotu du: "Ematen du Podemos hiltzen ari dela".

Dani Lopezek, Nafarroako Ahal Dugu-ko Antolakuntza idazkariak, prentsaurrekoa emango du arratsaldean, egoeraren berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.