Laura Perez: "Gu ez gaude lan eskaintzaren aurka; berrikustea nahi dugu"

2015eko azaroaren 10a
11:59
Entzun

Azken urteetan hezkuntza publikoan izan diren murrizketek kezkatuta eskatu du Ahal Dugu-k, Laura Perez idazkari nagusiaren arabera, Nafarroako Hezkuntza departamentuak proposatu duen lan eskaintza publikoa "berrikustea". Ez daudela kontra zehaztu du, baina informazio gehiago eskatu du, "eskaintza egoki bat" egiteko. Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

Perezen ustez, irakasle postu gehiago behar dira bai euskarazko bai gaztelaniazko hezkuntzan. Hala ere, ez daki zehazten zenbat postu behar diren. Horregatik eskatu diote informazioa gobernuari.

Dena dela, aitortu du azken urteeetan hezkuntzan ez dela politika eraginkorrik abiarazi euskararen alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.