presoak

Laureano Ortega GRAPOko euskal presoak bihotzekoa izan du, eta oso larri dago

Puerto Santa Maria kartzelan izan du ezbeharra, eta Cadizko erietxean dago. 1992tik daukate preso.

2010eko irailaren 23a
16:16
Entzun
Laureano Ortega (Portugalete, 50 urte) GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistako presoak bihotzekoa izan du Puerto Santa Maria I kartzelan (Cadiz, Espainia) zela, eta Cadizko erietxean dago, oso larri. Gosaltzen ari zela izan zuen ezbeharra, atzo. Haren familiak atzo arratsaldean artean ez zeukan beste informaziorik.

Duela hemezortzi urtetik daukate preso Ortega. 1992an atxilotu zuten, "eta modu basatian torturatu zuten", haren inguruko kideek diotenez. Euskal herritarra lehen ere egona zen preso.

Euskal Herritik 1.100 kilometrora dago Puerto Santa Mariako espetxea, eta sendiak hilean behin egiten dio bisita, "arazo ekonomikoengatik gehiago ezin duelako". Joan den ekaineko bisitan espetxezainen miaketak-eta izan zituzten senideek; besteak beste, Ortegaren amak -Milagros, 80 urte-. "Torturak mila aurpegi ditu", GRAPOko presoaren lagunek salatu dutenez. Mediku tratu egokia eskatzeaz gain, amnistia eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.