Lavandera nahita hil zuen akusatuak; hilketa aitortu izana aringarritzat jo dute
Asier Lavandera gaztea nahita hiltzea egotzi dio zinpeko epaimahaiak haren hiltzaileari. Akusatuak delitua aitortu izana aringarritzat hartu du epaimahaiak; baina, aldi berean, akusatua ankerkeriaz aritu zela ebatzi du, eta hori astungarri izango da. Zinpeko epaimahaiak egun osoa eman zuen atzo gogoetan. Lavandera Lekunberriko Mao Mao dantzalekuan hil zuten, Nafarroan, 2010eko urtarrilaren 16an. Aste honetan egin duteepaiketa. Sergio Fernando R. hilketaz akusatuak lehen egunean onartu zuen berak hil zuela, baina erasoan bestea hasi zitzaiola adierazi zuen. Prest agertu zen zigorra onartzeko. Akusazioak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du; fiskalak hamalau urtetik hemezortzira igo du hasierako eskaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu