'Le Figaro'-k iturri zehatzik ez du ematen, baina ustez alde egin duten bi pertson ahorien inguruko zenbait zehaztasun bai. Besteak beste, Bagneres de Bigorreko apartamendu batena bizi zirela dio, eta hanka egitean, faltsututako agiriak, zenbait lehergailu zein autoak utzi zituztela han.
Hain zuzen ere, Iñaki Espartzaren, Alberto Lopez de Lacalleren, Mertxe Chiviteren, Josetxo Zeberioren eta Jean Marie Saint-Peeren atxiloketa ondorio izan duen operazioari ekin baino ordu batzuk lehenago galdu bide zuen Frantziako Poliziak bi lagun horien arrastoa.
Poliziak zenbait denboraz zainduta eduki ditu ustezko bi etakide horiek, eta haien asmoa zen bi pertsona horiei segika Mikel Albisu Antza atzematea. Segurtasun indarrek uste dute Frantzia hego-mendebaldeko lekuren batean dagoela gordeta Albisu.
Polizia operazioa
'Le Figaro' egunkariaren arabera, ustezko bi etakidek Frantziako Poliziaren azken sarekadatik ihes egin dute
Parisko 'Le Figaro' egunkariak gaurko alean plazaratu duenez, ustezko bi etakidek —iturri horren arabera, aparatu politikoko kideak— ihes egin dute Frantziako Poliziak ETAren kontra egin duen azken sarekadatik. Hain zuzen ere, hari horri tiraka Mikel Albisu ustez ETAko buruzagi nagusietakoa dena atxilotzeko itxaropena zuen Frantziako Poliziak, baina zenbait denboraz zainduta izan zituzten arren, azken unean galdu egin zuten haien arrastoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu