Zure ziztada behar dugu

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko alkateen 'ziztada' jaso du BERRIA Taldeak

‘Zure ziztada behar dugu’ kanpaina babestu dute, Lekeition (Bizkaia) egindako agerraldian.

2012ko ekainaren 22a
18:54
Entzun

Babesa etenik gabe jasotzen jarraitzen du BERRIA Taldeak herrietan. Gaur, Zure ziztada behar dugu kanpainarekin bat egin dute Lea-Artibaiko (Bizkaia) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) alkateek, Lekeition egindako agerraldian.

Euskarazko hedabideak ezinbesteko direla esan dute, eta herritarrei dei egin diete: emateko laguntza BERRIA Taldeari, une zailetan aurrera egiteko modua izan dezan eta euskarazko komunikabideak sustatzen segi dezan.

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" kanpaina

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, BERRIAlaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahaleginean da euskarazko hedabide taldea.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Zure ziztada behar dugu kanpaina bigarren fasean da, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua. Dagoeneko hiru mila erdietsi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.