Frantziako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuten Lefort, Maialen Karrere neska-lagunarekin batera. Emakumezkoa ordu batzuen buruan aske utzi zuten, baina Lefort Baionako Polizia-etxean izan dute harrezkero gaur Parisera eraman duten arte.
Albisuren eta Iparragirreren atxiloketekin abiatu zen operazioarekin lotzen dute Leforten atzematea. Zehazki, ETAko buruzagi bi horiek aterbetzeko logistikarekin harremana izatea egozten diote. Hain zuzen ere,azaroaren 30ean Robert Arricau atxilotu zuten, Albisu eta Iparragirre bizi ziren etxearen nagusi Didier Arricauren anaia, eta ikerketako iturriek adierazi dute azken harrapaketa horren ondorioz heldu direla Lefortengana.
Atzo 300 bat lagunek manifestazioa egin zuten Baionako karriketan Lefort aska dezatela eskatzeko, eta, halaber, Alcala de Mecon preso dagoen semea bisitatzetik itzuleran trafiko istripuz hil zen Karmele Solaguren nafarraren heriotza salatzeko.
Atxiloketak
Lefort Parisera eraman dute
Frantziako Poliziako iturriek jakinaraz dutenez, Jean-François Lefort asteartean atxilotutako Askatasunako bozeramailea Parisera eraman dute gaur, astelehenean epailearen aurrean deklara dezan. Laurence Levert eta Marie-Antoinette Houyvet epaileen aginduz atxilotu zuten Lefort asteartean, eta Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre ETAko buruzagiak aterbetzeko logistikan parte hartzea egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu