Hona hemen Lopezen esanetako batzuk:
Gaur egun, zure ustez, ziurta daiteke ezker abertzalearen apustua benetakoa dela, eta ezker abertzalea norabide horretan mugitu dela?
"Nik aitortu izan dut badaudela pausoak norabide onean, non ezker abertzaleak adierazten duen politikara bere bidea egiteko borondatea eta demokrazian integratzeko. Baina baita esana daukat ere adierazpen gehiegi, diskurtso asko edo espiritu gehiegi, Anoetakoa bezalakoa, frustrazioan amaitu zirela. Horietan itxaropena jarrita geneukanean".
Ekintzak aipatzen dituzunean, zein motatako ekintzei buruz ari zara?
"Legalitatea ez da oinarritzen bakarrik estatutu batzuen aurkezpenean. Indarkeriatik urruntzeko borondate argiaren bidez hezurmamitzen da, indarkeria errefusatuz eta indarkeria desager dadin lan eginez. (...) Zergatik itxaron behar dugu atentatu bat egon arte argi erakusteko ezker abertzaleak errefusatzen duela indarkeria? Zergatik itxaron behar dugu atentatu bat egon arte ezker abertzaleak errefusatzeko talde terrorista baten existentzia bera? Zergatik ez dituzte ematen pauso horiek erakusteko egiazki dagoela politika soilik politikaren tresnekin egiteko erabaki bat ez dena etengo?"
Nola baloratzen duzu zehazki Gernikako Akordioa, non eskatzen zaion ETAri su-eten iraunkor eta egiaztagarria, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa?
"Gernikako Akordioan ETAri alde bakarreko su-eten egiaztagarria adieraztea eskatzen zaio eta gero hamalau eskakizun daude zuzenbide estatuarentzat. Hala ere, oinarrizko kontu bat, indarkeriaren desagerpena, eta, beraz, indarkeria eragiten duen ETA talde terroristaren desagerpena, ez da eskatzen. Zergatik?"
Urte amaieran gaude. Uste duzu 2011n sendotuko dela garai berri hau?
"Uste dut pilotak jarraitzen duela ezker abertzalearen teilatuan. Bidea egiten hasi badira, ea 2011n amaieraraino egiten duten; apustua benetakoa dela erakutsiko ahal duten. Bide horrek hurbilduko gintuzke bakera".
ElkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Legalitatea ez da oinarritzen bakarrik estatutu batzuen aurkezpenean. Indarkeriatik urruntzeko borondate argiaren bidez hezurmamitzen da"
Pello Urzelai BERRIAko Politika arduradunak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria elkarrizketatu du, lehendakariak Eusko Legebiltzarrean duen bulegoan (Gasteizen). BERRIAk igandean argitaratuko du elkarrizketa, eta ordutik aurrera ikusgai egongo da BERRIA.INFOn. Aurrerapena da hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu