Lege egitasmoaren oinarriak

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Indarkeria matxistaren kontrako lege proiektuaren sei zirriborro egin ditu Eusko Jaurlaritzak. Orain arte publiko egin denak, oinarri hauek zituen:

Helburua. Erakunde publikoen jarduna arautu nahi zuen, emakumeek indarkeriarik jasan gabe bizitzeko duten eskubidea garatzeko.

Indarkeriak. Ez zuen indarkeria bikotearen esparrura mugatzen, eta indarkeria mota ezberdinak bereizten eta aitortzen zituen: fisikoa, psikologikoa, sexuala eta ekonomikoa.

Neurriak. Emakumeentzako laguntza eta jabekuntza neurriak proposatzen zituen. Sentiberatze neurriak ere jasotzen zituen, zehaztu gabe. Bai proposatzen zituen, ordea, neurri zehatz batzuk indarkeria jasan duten andreentzat, etxebizitza eta laguntza judizialaren esparruetan, esaterako. Senar ohiek pentsiorik ordaintzen ez dietenentzat ere, diru funts bat jartzeko neurria jasotzen zuen, besteak beste.

Baliabideak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia sortzea eragin du. Biktimak artatzeko eta guztiz oneratzeko, zerbitzuen sare bat ere sortu nahi zuen.

Epeak. Eusko Legebiltzarrean ekainean eztabaidatuko zen esperantza zuen Jaurlaritzak, behin betiko onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.