Eusko Legebiltzarra

Lege proposamenak legebiltzarrera eramateko nahikoa izango dira 10.000 sinadura

Herri ekinaldi legegileei buruzko legea aldatu dute, talde guztien babesarekin; orain arte 30.000 sinadura behar ziren.

Fracking Ez plataformak herri ekinbide legegilea aurkeztu zuen, 2014an, 100.000 sinadurarekin. RAUL BOGAJO. ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 30a
09:11
Entzun

1986an onartutakoa zen indarrean dagoen herri ekinaldi legegileei buruzko legea. Hura aldatzeko proposamena egin zuen UPDk 2013an, eta gaur onartu dute aldaketa, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztien aldeko botoekin.

Erraztu egin dute herri ekimenez legeak legebiltzarrera eramatea: lehen, 30.000 sinadura behar ziren, eta, orain, 10.000 nahikoa dira; gainera, baldintzak ere arindu egin dituzte. Adibidez, sinadura emateko nahikoa izango da adin nagusikoa izan eta EAEko herriren batean erroldatuta egotea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.