euskal presoak

Legea betetzeko eskatu dio Uribetxebarriak Castro epaileari

Arratsaldean iritsi da Auzitegi Nazionaleko epailea Donostiara, eta ez da ate nagusitik sartu. Uribetxebarriaren medikuekin ia hiru orduz batzartu da Jose Luis Castro.

2012ko abuztuaren 28a
21:13
Entzun

Gaur arratsaldean Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea Donostiako Ospitalera joan da Josu Uribetxebarria preso gaixo larria artatzen ari diren onkologoekin hitz egiteko. 17:15ean iritsi da epailea, eta ez da ate nagusitik sartu, ondoko ate batetik baizik. Uribetxebarriarekin ere egotekoa da Castro. Irten ere kazetariak ez zeuden atetik irten da Castro, 20:00ak aldera.

"Legea bete ezazu", erantzun dio Uribetxebarriak Castro epaileari, esateko zer edo zer bazuen galdetu dionean. Horiexek izan dira gaixo larri dagoen presoak eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak izan dituzten hitzak. Gainontzeko denbora, ia hiru ordu, Uribetxebarriaren osasunaz arduratzen diren medikuekin eman du Castrok.

Presoak duen gaixotasuna larria eta sendaezina dela argudiatuz medikuek osatu zuten txostena izan dute hizpide. Epaileak txostena egingo du orain, eta euskal presoari baldintzapeko askatasuna ematen dion edo ez ebatziko du. Zenbait  iturrik adierazi dutenez, ostegunetik aurrera jakinaraziko du ebazpena Castrok. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.