"Bizitza instituzionala" utziko duen arren, alderdian jarraituko duela adierazi du Rodolfo Ares PSE-EEko legebiltzarkideak. 62 urte ditu, eta azken hilabeteetan Pedro Sanchez PSOEko Espainiako presidentegaiaren negoziazio taldeko kide izan da.
Eusko Legebiltzarrean osoko bilkura egiten ari dira, eta gaurkoa izango da haren azken bilkura. PSE-EEk datozen egunetan jakinaraziko du nork beteko duen haren lekua.
PSE-EEko Antolakuntza idazkari izandakoa da Ares, eta Patxi Lopezen garaiko Eusko Jaurlaritzan, Herrizaingo sailburu izan zen. 1994az geroztik zen legebiltzarkidea.