Politika

Legebiltzarrak 2004 urteko aurrekontu proiektua atzera bota arren, bere sailak aurrera atera ahal izango ditu aurtengo prestatu dituen proiektu gehienak, Azkaratek adierazi duenez

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburueta bozeramaile berriak adierazi du Eusko Legebiltzarrak 2004 urteko aurrekontu proiektua atzera bota duen arren, bere sailak aurrera atera ahal izango dituela aurtengo prestatu dituen proiektu gehienak. "Ahaleginduko gara aurtengo genituen egitasmo nagusiak aurrera ateratzen eta hortik aurrera esan nahi du gerrikoa pitin bat gehiago estututa egon beharko dela, baina 2003an aurrekontuak izan ondoren, 2004 ez agian nahi genuen bezain eroso, baina erantzuteko zailtasun handiegirik ez dugula izango", zehaztu du. Halaber, Ibarretxek legealdiari eutsiko diola uste duela nabarmendu du.

2004ko urtarrilaren 12a
12:48
Entzun
Miren Azkaratek Euskadi irratian eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, aurrekontu proiektua ez onartu izan arren, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak "legealdiari amaitu arte eusteko borondate eta nahia" erakutsi duela behin eta berriz.

Juan Maria Atutxak politika utziko duela jakiteak ez du harritu Azkarate, aurretik esana baitzuen hori zela bere nahia. Hala ere, zenbaitek "oroimen motza" erakutsi dutela erantsi du, Atutxa Herrizaingo sailburu zenean goratzen zutenak, orain kritikatu egiten dutelako, Atutxa bera aldatu ez den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.