EAEk zazpi zerga gehiago kudeatuko ditu, eta zintzilik dago oraingoz Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari ordaindu beharko dion kupoaren zenbatekoa. Diru kantitate hori "alde bakarrez eta adostasunik gabe" berrikusteko ahalegin oro errefusatu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin. EH Bildu abstenitu egin da nahikoa ez dela iritzita, eta UPDk aurka bozkatu du, "pribilegioa" delakoan.
Josune Gorospe EAJko kideak adierazi du tresna garrantzitsua dela kontzertu ekonomikoa erkidegoarentzat autogobernuaren garapenerako, eta ukatu egin du, Maneirok esandakoaren aurka, "pribilegioa" dela.
Leire Pinedo EH Bilduko kideak esan du kontzertu ekonomikoa babesten duela eskubide gisa, baina "Euskadiren subiranotasun osoa aldarrikatzeko beharra" eta "autogestiorako tresna guztiak" gogoratu ditu.