Politika

Legebiltzarrak 'Ibarretxeren plana' onartzen badu galdeketa egingo duela dio Lehendakariak

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura hasi da. Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek amaitu du bere hizketaldia, eta "itxaropen garaia" dela esan du bere. Hiru zatitan banatu du lehendakariak bere hitzaldia: "Itxaropen garaia"; "erantzunak emateko garai"; eta "abagune garaia". Ibarretxek esan duenez, hauteskunde autonomikoetan aurreikusiko da Estatutu Berrirako Proposamenarekin zer gertatuko den. Euskal gizartearekin kompromiso etikoa, soziala eta demokratikoa hartu ditu lehendakariak.

2004ko irailaren 24a
15:14
Entzun
Legealdia amaitu egingo duela eta hauteskundek ez dituela aurreratuko jakinarazi du Ibarretxe lehendakariak. Gainera, bere iritzian, hauteskunde horietako emaitzak ikusita Estatutu Berrirako Proposamenaren etorkizuna aurreikusi ahal izango da, bere ustetan.

Legebiltzarren plan hori onartzen bada, eta Madrileko korteak negoziatzeko prest ez badaude, erreferenduma deituko duela iragarri du.

Esan duenez, atea irekita dago. 'Ibarretxeren plana' amaierako fasean baldin badago ere, eta PPk edo PSE-EEk Legebiltzarrean proposamenak egin nahi badituzte, hori egiteko modua aurkituko dutela esan du.

b=Apartheidik ez! Autodeterminazioa=b

Ibarretxe bere hitzaldia emanten ari zela, Legebiltzarreko gonbidatuen eserlekuetan zeuden lau lagunek Apartheidik ez! Autodeterminazioa jartzen zuten afitxak erakutsi dituzte. Orduan, Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak gelatik ateratzeko eskatu die lau lagunei.

Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek goizean egin du hitzaldia, eta gero, arratsaldera arte ez da hizketaldirik izango. Arratsaldeko 15:30ean segiko diote elkarrizketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.