Ezker Abertzalearen iduriko, batak zein besteak "mespretxuz" jokatu dute Eusko Legebiltzarrarekiko. Gainera, biei ala biei ohartarazi die EAEko Berdintasun Legearen arabera, Irungo zein Hondarribiko alarde tradizionalak baztertzaileak direla, eta haiei babes ofiziala ematea legea urratzea dela. Alkateei ez ezik, haien alderdiei, EAJri zein PSEri, ohar bera egin die Ezker Abertzaleak.
Irunen gutxi barru, San Martzial egunean, ekainaren 30ean, egingo da Alardea. Ezker Abertzaleak salatu du festa horretako programazioaren berri ematen zuen aldizkaria erretiratu eta berria egiteko agindua eman duela Santano alkateak argitalpen horretan alarde mistoaren —gizon zein emakumeak onartzen dituenaren_ iragarki bat zegoelako.
Gizartea
Legebiltzarrean alardeei buruzko azalpenak emateko eskaerari ezezkoa eman diote Irun eta Hondarribiko alkateek
Eusko Legebiltzarreko Emakumea eta Gazteria Batzordean agerraldia egiteko eskaera egin zien Irungo eta Hondarribiko (Gipuzkoa) alkateei Ezker Abertzalea taldeak, herri horietako jaietan emakumeei berdintasunean parte-hartzea galarazten dieten alardeak egiten direla eta. Borja Jauregi Hondarribiko alkateak (EAJ) ez dela batzordea joango erantzun die; Irungo alkate Jose Antonio Santanok (PSE), berriz, agenda arazoak argudiatu ditu ez joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu