'Haika-Segi auzian' epaituak izaten ari ziren gazteei elkartasuna adierazteko epaiketaren aurkako afixak eta elastiko gorriak erakutsiz Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura eten zuten zenbait gaztek otsailaren 17an. Ertzaintzak haietako bost atxilotu eta identifikatu ostean, libre utzi zituen.
Ermuko Foroak kereila jarri zuen, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu zazpi gazteak.
'Haika-segi' auzia
Legebiltzarrean protesta egin zuten zazpi gazteetako lauk deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean
'Haika-Segi' auziaren epaiketa Madrilen egiten ari zirenean, auzipetuei elkartasuna azalduz Eusko Legebiltzarrean protesta egin zuten zazpi gaztek, joan zen otsailean. Ertzaintzak haietako bost atxilotu egin zituen, eta identifikatu ostean libre utzi zituen. Protesta hura dela-eta, Ermuko Foroa elkarteak gazteen aurka kereila jarri zuen "Estatuko erakunde baten aurkako atentatua" egitea leporatuta. Kereila hori dela medio, gazteak Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituzte. Lauk gaur deklaratu dute, eta gainerakoek bihar egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu