Ezker abertzaleak alderdi berria aurkeztu ostean sortutako abagune politikoa aztertzeko asmoz, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak bilera sorta bat egingo du Eusko Legebiltzarreko talde guztiekin. Idoia Mendia gobernuko eledunak jakinarazi duenez, «diskrezioz» egingo dira bilera horiek. Lehenbiziko hartu-emanak astelehenean bertan izan zituen lehendakariak zenbait alderdirekin, bai eta Espainiako Gobernuarekin ere, baina orain aurrez aurre aztertu nahi du egoera talde guztiekin. Sortu ezker abertzalearen alderdi berriak eragindako egoera politikoaren nondik norakoak aztertzeko dira bilera horiek, baina baita «terrorismoaren» amaierarako bideaelkarrekin nola landu eztabaidatzeko ere,Mendiakprentsaurrekoan jakinarazi duenez. Bilera horietara ez dute ezker abertzalearen ordezkariak gonbidatzeko asmorik.
Ezker abertzalearen apustu berria aurrerapausoa eta «positiboa» da Jaurlaritzarentzat. «Demokratok, hainbeste urtetan terrorismoaren aurka jardun eta gero, mundu horrek demokraziaren balioak, printzipioak eta arauak onar ditzan lortzen ari gara», esan du Mendiak.
Haatik, hitzak ez ezik, ekintzak ere espero ditu gobernuak, «gizartearen zati handi batek dituen zalantzak behingoz uxa daitezen». Hala, ezker abertzaleari estatutuak aurkeztean egin zuen ahalegin bertsua ETAren desagerpena eskatzeko egin dezala eskatu dio Jaurlaritzako eledunak. Horrez gain, aitortu du PPk ez duela ezker abertzalearen pausoaren inguruan interpretazio berbera egiten, baina horrek ez duela arriskuan jartzen PSE-PP ituna.
«Itxaropena»
Patxi Lopez lehendakariak bereblogeanidatzi du ezker abertzalearen apustu berriaz, Irrikatutako barealdia izeneko artikuluan. Joseba Pagazaurtunduaren hilketaren urtemuga gogoan hartuta, Lopezek esan du hainbeste urtetako «saminaren» ostean ezker abertzalearen asteleheneko agerraldiak «itxaropenari ateak irekitzen» dizkiola. Lehendakariak uste du ETAren indarkeriaren aurka egotea «aurrerapausoa» dela eta «demokratek» aspalditik egindako eskaerari erantzun egiten diola. Horregatik, ezker abertzalearen urratsa «demokraziaren garaipena» dela iritzi dio. «Guk behartu ditugu urrats hori egitera, eta bide hori jorratzen badute, ospatu egingo dugu».
Bestalde, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak txalotu egin du ezker abertzaleak emandako pausoa: «Astelehenean gertatutakoa garrantzitsua da, demokraziaren eta zuzenbide estatuaren garaipena da». Haatik, ohartarazi du alderdi berriak ez duela «bere iraganarekin haustura kritiko eta irmorik» egin. Aresek ezker abertzaleari dei egin dio ETAri armak behin betiko uzteko eskatzeko eta bake bidean gainerako alderdiekin elkarlanean aritzeko.
Herrizaingo sailburuak uste du «albiste ona» litzatekeela Sortu legezko alderdia izatea, horrekesan nahiko lukeelako auzitegiek egiaztatu dutela biolentziarekin erabat apurtu duela. Aresen irudiko, «itxaropenerako» garaia da, eta ezinbestekoa da lan egiten jarraitzea ezker abertzaleak«hartu beharreko neurriak har ditzan».
Ildo beretik hitz egin du Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak ere. Haren esanetan, «itxaropentsua» da ezker abertzaleak aurkeztutako alderdi berria, eta pauso hori «demokraziaren meritua» da. Duela zenbait urte ezker abertzaleak tamaina horretakourratsa egin izana «pentsaezina» izango zela aitortu du Pastorrek, baina oraindik «hitzetatik ekintzetara» igarotzea falta duela gaineratu du. Baina ezker abertzaleak sinesgarri izan nahi badu ETArekin betiko apurtzea beste biderik ez duela azpimarratu duPastorrek. Haren ustetan, Sortu alderdia legezkoa izateak «aro politiko berria» irekiko luke eta PSE harekin hitz egiteko prest legoke.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ez du ezker abertzalearen alderdi berriaz iritzirik eman jendaurrean, baina atzo gai hori hizpide izan zuen talde sozialistarekin egindako bileran. Efe agentziak zabaldu zuenez, Zapaterok salatu zuen PPk «bi neurri» erabiltzen dituela ezker abertzalea epaitzeko, etaziur agertu zen Jose Maria Aznarrek arrakastatzat joko zuela Sorturen apustua.
Jose Antonio Alonso PSOEk Kongresuan duen eledunaren irudiko, berriz, ezker abertzaleak ez du sinesgarritasunik eta Sortu hauteskundeetara aurkeztu ahal den erabakitzea epaileei dagokie.
Ezker abertzalearen alderdi berria. Erreakzioak
Legebiltzarreko taldeekin bilera sail bat egingo du Lopezek
Ezker abertzalearen alderdi berria eta «terrorismoaren» amaierako bidea aztertu nahi ditu lehendakariak alderdiekinLehendakariak uste du «demokraziaren garaipena» dela ezker abertzalearen urratsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu