Pertsonaia. Leopoldo Barreda

Legebiltzarretik Kongresura

edurne begiristain
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko eserlekua utzi eta Espainiako Kongresura doa Leopoldo Barreda, PPko legebiltzarkide eta Bizkaiko hautetsia (Bilbo, 1960). Atzo izan zuen azken eguna legebiltzarkide moduan. Eusko Legebiltzarrean 21 urte eman ditu PPren ordezkari gisa, etadatorren astetik aurrera diputatua izango da Madrilen.Lanbidez abokatua da, eta 1990tik izan da PPko legebiltzarkidea. 1996tik taldeko bozeramailea izan da, Jaime Mayor Orejaren ordez. PPko Bizkaiko lehendakaria izan zen 1987 eta 1995 bitartean, eta egun Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea ere bada. Legebiltzarkide akta uzteko ez ezik, legebiltzarreko lankide eta lagunak agurtzeko eguna ere izan zuen atzo Barredak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.