PSOEk eta PPk Alderdien Legea gogortzeko lege proposamena aurkeztu dute gaur Madrilen. Hori abian jartzen denean, legez kanpoko alderdi bateko hautetsiek kargu hori galduko dute ETA gaitzesten ez badute. Zehazki, epaileak alderdia legez kanpo utzi ondoren hamabost eguneko epea izango dute gaitzespen hori egiteko.
Orain arte, alderdi bat legez kanpo utzi arren, bere hautetsiek ez zuten kargua galtzen. Modu horretan eusten diote karguari, besteak beste,ANV-EAEko hautetsiek. Txiki Benegas PSOEkoak eta Jose Antonio Bermudez PPkoak jakinarazi dutenez, "ETArekin zerikusia izan dezaketen pertsonak" karguetan egotea "oztopatu" nahi du proposamenak. EAJk eta Ezker Batuak aldaketa gogor kritikatu dute, eta CiUk "zalantzak" dituela jakinarazi du.
Lege proposamena urgentziaz tramitatuko dute PSOEk eta PPk, eta 2011ko udal-hauteskundeetatik aurrera indarrean egotea nahi dute. Ondorioz, alderdi bat legez kanpo geratu eta hamabost egunetan hautetsiek "bere borondatez eta zalantzarik gabe" biolentzia gaitzetsi beharko dute, karguari eutsi nahi badiote. Gainera, adierazpen horrekin bat ez datorren ekintzarik edo adierazpenik ezingo du egin, ezta isilik geratu ere.
POLITIKA
Legez kanpoko alderdi bateko kargu publikoek kargua galduko dute ETA "zalantzarik gabe" gaitzesten ez badute
PSOEk eta PPk Alderdien Legea gogortzeko lege proposamena aurkeztu dute, eta 2011ko udal hauteskundetan jarri nahi dute indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu