Politika

"Legez kanpoko" manifestazioa antolatzeagatik urtebeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Matanzas eta Juaristirentzat

Gipuzkoako fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eta 3.000 euroko isuna eskatu du Txema Matanzas abokatuarentzat eta Sabin Juaristi presoarentzat. Bi horiek orain bi urte "legez kanpoko" manifestazio bat antolatu zutela iritzi dio fiskaltzak. Hala ere, Matanzasek eta Juaristik esan dutenez, beraiei inork ez zien esan manifestazioa legez kanpokoa zenik. Ertzaintzak utzi egin zien protesta hura egiten, eta ez zen istilurik izan. Defentsak epaiketa bertan behera uztea eskatuko du.

2004ko irailaren 14a
18:01
Entzun
Txema Matanzas Gestoretako abokatua zen, eta Xabin Juaristi preso dao, Askatasuna auziagatik.

Fizkalak dioenez, 2002ko irailaren 8an Donostian Euskal Herriak askatasuna behar du lelopean egin zen legez kanpoko manifestazioaren antolatzaileak izan ziren Juaristi eta Matanzas.

Bi akusatuek esan dutenez, beraiek ez zekiten manifestazioa legez kanpo zegoenik. Gainera, esan dutenez, Ertzaintzarekin hitzegiten egon zirenean, manifestazioan esango ziren leloak zein izango ziren jakinarazi zien akusatuek poliziari, eta haiek Lelo horiek esaten bazituzten ez zela ezer gertatuko erantzun zien. Hala azaldu dute gaur akusatuek epaitegian.

Defentsak absoluzioa eta epaiketa bertan behea uztea eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.