Legeztatzea, sorreraren ardatz nagusia

'Bateragune auziaren' epaiketaren hasierarekin batera jaio zen Eleak mugimendua, duela urte erdi

edurne begiristain
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Lehen sei hilabetetan Eleak mugimenduak dinamika «bizkorra» izan du. Hala ondorioztatu zutenmugimenduko kideek joan den azaroan egin zuten batzar nazionalean. Azken berrogeita hamar urteotan Euskal Herrian eskubideen aldeko borrokan herri mugimenduek eta gizarte adierazpenek izan duten garrantzitik abiatuta, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendu berri baten beharra zegoelako sortu zen Eleak mugimendua, batzarrean adierazi zutenez.Hala, «irizpide ideologiko askotarikoak» bere barruan hartuta eta Euskal Herrian ireki den jokaleku berriaren aldeko indar metaketa helburu hartuta ekin zion lanari Eleak-ek.

Eleak mugimenduaren sorrerak Bateragune auziaren epaiketaren hasierarekin bat egin zuen. Hasiera-hasieratik, beraz, legeztatzea izan da mugimenduak izan duen lan ildo nagusia: «Hamarka mila pertsonaren eskubideak jokoan daudelako, bai hauteskundeetan, bai jardunbide politikorako askatasuna jorratzerakoan».

Hori horrela, legez kanporatzearen ondorioz izan diren epaiketa politikoen aurkako lana ere egin du Eleak-ek, hasieratik: Euskal Herria libre eta legala eta Euskal Gazteria libre eta legala lelopean antolatu dituen mobilizazioak horren ispilu izan dira.

Tokian tokiko mobilizazio dinamikari ere heldu dio Eleak-ek, hitzaldiak, batzar irekiak, elkarretaratzeak edota manifestazioak deituta. Azken sei hilabeteotan Hego Euskal Herrian ia 60 jendaurreko agerraldi, manifestazio, ekitaldi eta kale ekimen antolatu ditu. Herri dinamikak aktibatzeko, «hizkuntza, irudia eta mezu integratzaileak» erabili dituela nabarmendu du, eta plataforma «ireki» gisa definitu bere burua,non jatorri, ideologia eta talde askotatik bildutako pertsonek tokia izan duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.