Bernardo Atxagak, Laura Mintegik, Fermin Muguruzak, Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Jon Sarasuak, Eider Rodriguezek, Mikel Urdangarinek, Uxue Alberdik, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek, Joxe Azurmendik, Garik, Asier Altunak eta euskal kulturako beste hamalau lagunek ezker abertzalearen legeztatzearen alde Bilbon etzi egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute gaur.
"Ezinbestekoa iruditzen zaigu abian dagoen bake prozesu honek herritarren bultzada hartzea, talde politiko eta ideologia guztien gainetik; azken finean, euskal herritarron ardura zuzena baita gure herriarentzat beste agertoki bat eraikitzea, bakean eta eskubide sozial eta politiko guztien jabe izanik", esan dute gaur haietako batzuek, prentsaurrekoan; Arzallusek irakurri du idatzia.
17:30ean hasiko da larunbateko martxa, Casillatik, Bakerantz, legalizazioa lelopean. Lehengo larunbatean deitu zuten manifestaziora Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek.
Beste eragile askok ere azaldu dute atxikimendua: ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, EBk, ABk, Alternatibak, Sortuk, ELAk, LABek, Hiruk eta EILASek.
Lokarri herritar sareak ere egin du dei, gaur. "Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko aukera historikoa dugu. Bake prozesu atzeraezinerako ezinbesteko bi baldintzak hauek dira: ETAren indarkeriaren amaiera eta [ezker abertzalearen] legeztatzea. Espero dugu etziko martxak jendea batzeko gaitasuna izango duela eta plurala eta erraldoia izango dela".
sortu-ren erregistroa
Legeztatzearen aldeko manifestazioan parte hartzera dei egin dute euskal kulturako hainbat lagun ezagunek
Besteak beste, Bernardo Atxagak, Laura Mintegik, Fermin Muguruzak, Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Jon Sarasuak, Eider Rodriguezek, Mikel Urdangarinek, Uxue Alberdik, Joxe Azurmendik, Garik eta Asier Altunak sinatu dute idatzia. Etzi izango da martxa, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu