Sortu-ren erregistroa

Legeztatzeko eskatu du Santiago Carrillo PCEko militante historikoak

"Alderdi horretan Batasunako edo ETAko kideak badaude", Carrilloren hitzetan, "are eta arrazoi gehiago dago sistema demokratikoan integratzen laguntzeko".

2011ko otsailaren 23a
16:36
Entzun
Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusi ohi eta militante historikoak Sortu legeztatzeko eskatu du gaur. Haren hitzetan, "alderdi horretan Batasunako edo ETAko kideak badaude", are eta arrazoi gehiago dago horretarako, "sistema demokratikoan integratzen laguntzeko".

"Ezkerreko eta eskuineko jendea ari da ohartarazten Sorturen atzean Batasuna egon litekeela, baina, hain zuzen, hori da egin behar dena", adierazi du. Carrillok gaineratu du ezin dela legetik kanpo utzi euskal gizartearen ehuneko bat. "Estatu zentralista baten ikuspegiak eskuineko eta ezkerreko hainbat pertsona itsutzen jarraitzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.