Istripua

Legutianon auto gidari bat hil da, urtegira erorita

2007ko martxoaren 19a
18:59
Entzun
Rover 214 motako autoa zeraman gidaria hil da gaur arratsaldean Legutianon (Araba), Urrunagako urtegira erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 16:20an izan da, Kurutxalde auzoan, baina Herrizaingo Sailak ez daki zer-nola jazo den.

Su-hiltzaileek atera dute autoa urtegitik eta orduan egiaztatu dute gidaria hil egin dela. Bera bakarrik zihoan autoan eta gizonezkoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.