Legutioko atentatuagatik 515 urteko zigorra ezarri diete bi laguni

Erredakzioa
2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak515 urteko espetxe zigorra ezarri die Aitor Cotanori eta Arkaitz Goikoetxeari, 2008ko maiatzaren 14an Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatua egitea leporatuta. Fiskalak, 534 urteko zigor eskaera aurkeztu zuen. Juan Manuel Piñuel Guardia Zibilaren heriotzaz gain, 14 atentatu ahalegin eta12 hilketa delitu bizkarreratu dizkie.

Bestalde, Cotanori eta Goikoetxeari lagundu zielakoan Iñigo Gutierrezentzat zortzi urteko espetxe zigorra ere ebatzi du epaiak. Auzitegi Nazionalak «ETA laguntzea» egotzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.