Teknikariek aztertu ondoren, Legutioko (Araba) Guardia Zibilaren kuartela eraistea erabaki dute, ahalik eta lasterren. Bihar zortzi ETAk ehun kilotik gora lehergaiz betetako bonba-autoa zartarazi zuen kuartelaren atarian, eta, kalte material oso handiak eragin zituen eraikinean. Goitik behera erortzekotan dagoela eta, botatzea beste aukerarik ez dagoela agertu dute Guardia zibileko iturriek.
Atentatu horretan jagole etxean zaintza lanetan ari zen Juan Manuel Piñuel 41 urteko guardia zibila hil egin zen.
ETAren atentatuak
Legutioko Guardia Zibilaren kuartela eraitsi egingo dute
ETAk jarritako bonbak oso hondatuta utzi zuen, eta botatzea beste aukerarik ez dago. Juan Manuel Piñuel guardia zibila hil zen atentatu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu