Lehen biltzar nazionala egingo du Goldatu elkarteak larunbatean

2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Urtarrilean aurkeztu zuten Goldatu, Francoren Diktadura Garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea, eta larunbat honetan egingo du lehendabiziko biltzar nazionala. Gernika-Lumon (Bizkaia) batuko dira, Elai-Alai antzokian, 11:00etan. Gernika-Lumoren bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiekin ere bat egingo dute hartara, eta Gernika Batzordeak antolatua duen bazkarira joango dira. Helburuak eta jarduerak onartu, eta antolakuntza erabakiko dute Goldatuko kideek larunbatean. Talde eragileko partaideak ere aukeratuko dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, badute webgunea: www.goldatu.org.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.