Italia

Lehen datuen arabera Prodiren zentro ezkerreko koalizioa nagusitu da hauteskundeetan

Hautesleku atarian egindako galdeketen arabera, Romano prodi zentro-ezkerreko koalizioko buruak garaitu egin du Silvio Berlusconi lehen ministroa. Hala ere, lehen datu ofizialak ez dira arratsaldeko seirak arte plazaratuko.

2006ko apirilaren 10a
16:13
Entzun
RAI Italiako telebista kateak aipatutako inkestaren datuek diotenez, Berlusconiren zentro-eskuineko koaliazioak botoen %45-49 artean eskuratu du.

Sky telebista kate italiarrak Piepolik egindako beste galdeketa bateko datuak plazaratu ditu. Horien arabera, Prodik Diputatuen Kongresuan botoen %52a eskuratu du, horrenbestez 340 eserleku bereganatuko lituzke; Senatuko 315 eserlekuetatik, berriz, 167 izango lirateke Europako Batzordeko presidente ohiaren koaliazioarentzat.

Italian hautesleku atarian egin izan diren galdeketek baina, huts egin izan dute sarritan. Esaterako 1996ean huts egin zuten Prodik Berlusconi garaitu zuela iragarri zutenean.

Bigarren hauteskunde eguna

Hauteskunde orokorrak egiten ari dira Italian. Atzo hasi ziren bozkatzen eta gaur amaituko dute. Bitarte horretan 50 milioi italiarrek izango dute bozkatzera joateko aukera. Silvio Berlusconi lehen ministroaren edo Romano Prodi oposizioko buruaren artean egin beharko dute aukera. Atzo hautesleen %66,5ak eman zuen botoa. Oraindik egin ez dutenek eguerdiko hirurak arteko epea dute.

Hauteslekuak itxi bezain laster kaleratuko dituzte lehenengo inkestak botoak zenbatzen dituzten bitartean. Zenbaketaren ostean jakin ahal izango da zer erabaki duten Italiarrek. Bost urtez gobernuan izan den Berlusconiren edota Prodi oposizioko buruaren artean.

20001eko hauteskunde orokorretan parte hartzea %81,4ekoa izan zen eta analisten iritziz oraingoan datu hori gainditu daiteke. Izan ere, aurtengoa hauteskunde kanpaina itsusi xamarra izan baita.

Azken bi asteetan inkestak kaleratu ez badira ere –Italiako hauteskunde legeak ez du onartzen– azken datuen arabera Prodik 3,5 eta 5 puntuko abantaila du Berlusconirekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.