Auzitegi Gorena-Legebiltzarreko Mahaia

Lehen Desadostasunaren Sala desegiteko espedientea igorriko dio CGPJk Auzitegi Gorenari

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Atutxa, Knörr eta Bilbaori jarritako kereila aztertu behar zuen Lehen Desadostasunaren Sala desegiteko espedientea Espainiako Auzitegi Gorenari igortzea erabaki du gaur goizean egiten duten ez-ohiko bileran. Halaber, akordio hori berresten duen txosten bat helaraziko dio.

2003ko uztailaren 31
20:01
Entzun
CGPJren bozeramaile Enrique Lopezek adierazi duenez, Auzitegi Goreneko administrazio-auzietarako Salaren zazpigarren sekziora bidaliko dute txostena. EAEKo Auzitegi Nagusiak lehen Desadostasunaren Sala osatu zuen Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideri jarritako kereila aztertzeko, baina CGPJk desegin egin zuen. Auzitegi Gorenak kereila hori tramitera onartu zuen atzo, eta CGPJri bost eguneko epea jarri zion txosten igortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.