Frantziako eta Espainiako Estatuek "zigorgabetasun osoz eta etengabe" euskaldunen eskubideak urratzen dituztela iritzi dio Etxeratek, eta "estatuen biolentzia ezkutatzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Galdera zehatzak egin dizkie gainera bi gobernu horiei: "Galdetu nahi diegu ea zer egin asmo duten giza sufrimenduan ardaztua dagoen sakabanaketa politikarekin amaitzeko, euskal preso politikoei dagozkien eskubide guztiak bermatzeko. Zer egin asmo duten torturatu egiten duten polizien jarduerarekin, inkomunikazioarekin, Audientzia Nazional espainiarrarekin amaitzeko".
Izan ere, Etxeraten iritzian horixe da alderdi politikoen eta instituzioen zeregina, "herri honi soluziobideak eskaintzea". Eta, horretarako, Etxeraten ustez "euskal gizartearen nahia bideratuz, herri honetara gureak etxeratuko dituen behin betiko konponbide politiko eta demokratikoa ekartzeko estatuek herri honen aurka darabilten biolentziarekin amaitu behar dute zintzotasunez lanean hasiz".
euskal presoak
"Lehen eta bigarren mailako biktimak sortzea" leporatu dio Etxeratek Eusko Legebiltzarrari
Eusko Legebiltzarrak "lehen eta bigarren mailako biktimak sortzen jarraitzen" duela uste du Etxeratek, eta horren adibidetzat jarri dute Biktimen ponentzian "ETAren biktimak" bakarrik parte hartzea. Etxeraten iritzian Eusko Legebiltzarra "euskal jendartearen nahiarekin bat egiten duten egunean, estatuen biolentziarekin amaitzea denbora kontua izango da". Horregatik, "behingoz, zintzotasunez euskal errepresaliatu politikoen eskubideen defentsan" lanean hasteko deia egin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu