Munduko Kopa 2006

Lehen finalista, gaur

Lehenengo finalerdia izango da gaurkoa, Alemania-Italia (21:00etan) hain zuzen. Ez dago faborito argirik eta lehen finalista nor izango den esatea ez da lan erraza. Bi hautagaiek ondo dakite txapela lortzea zer den; hirutan egin dute biek.

2006ko uztailaren 4a
18:57
Entzun
Alemania eta Italia lau aldiz aritu dira aurrez aurrean Munduko Kopan. Partida horiek kontutan hartuz gero, Italiak eskuratu behar luke finalerako lehen txartela. Bitan nagusitu zaio Alemaniari eta beste bitan berdinketarekin amaitu da partida. Hala ere, Alemaniak abantaila polita du, etxean jokatzen ari da.

Bai Alemania, bai Italia txapelketa polita egiten ari dira. Bakoitza bere erara noski: alemaniarrak ikuskizuna emanda, eta italiarrak sendotasunean oinarrituta. Alemania da aurtengo Munduko Kopan gol gehien sartu duen taldea. Italia, berriz, gol gutxien jaso duena.

Ezagutu partidaren gakoak gaurko BERRIAko 2 selekzio, 2 makulu artikuluan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.