Lehen harrerako mozketak salatu dituzte medikuek
DONOSTIA. Lehen harreran eta pediatrian mozketak egiten ari da Osakidetza, Euskadiko Medikuen Sindikatuak, Lehen Harrerako Pedriatren Euskal Elkarteak eta Gipuzkoako Lehen Harrerako Asanbladak salatu dutenez. Ordezkapenak gutxitzea egotzi diote, eta eri gehiago artatzeko denbora gutxiago ematea. Errezeta elektronikoa emateko sistema informatikoaren eraginkortasuna ere dudan jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu