poliTIKA

"Lehen kontaktua"

Urkullu EAJko buruak eta Raxoi Espainiako PPkoak bilera egin dute Madrilen. "Sinesgarritasunean eta konfiantzan oinarritu behar den harremanaren hasiera baino ez da", esan du jeltzaleak.

2010eko uztailaren 8a
15:43
Entzun
Euren arteko aurreneko bilera egin dute gaur Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehendakariak eta Mariano Raxoi Espainiako PPko presidenteak, Madrilen, Espainiako Kongresuan, egoera politikoa eta ekonomikoa jorratzeko, eta bi alderdien harremanak "normalizatzeko". Ordu eta erdiz mintzatu dira, eta Urkulluk gero esan du EAJren eta PPren "lehen kontaktua" izan dela. "Sinesgarritasunean eta konfiantzan oinarritu behar den harremanaren hasiera baino ez da". Bilera "erosoa" izan da, haren arabera.

EAJk bere webean dio egoera ekonomikoa -krisialdia, lan erreforma, zerga politika, energia eta Kutxen Legea-, Espainiako Estatuko politika -aurrekontu orokorrak, "krisi instituzionala", Kataluniako Estatutua-, "euskal gizartean dagoen bizikidetza politiko giroa" -"bere burua ezker abertzaletzat daukan taldearen mugimenduak eta ETA, PP-PSE hitzarmena-, eta "hurrengo urteko hauteskundeetan eman daitezkeen mugimenduak" izan dituztela hizpide.

Alderdi jeltzalearen arabera, Urkulluk Raxoiri azaldu dio EAJk "gaitzespena" egiten diola Espainiako Alderdien Legeari. "Dena ez da ETA ezker abertzalearen munduan, eta ona da sentsibilitate guztiek hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea". EAJk EAEko Kontzertu Ekonomikoa "erabat" defenditzen duela ere azpimarratu dio, eta itun hori Espainiako Estatuan eta Europan babesteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.