Nepal

Lehen ministroak eta maoistek behin-behineko gobernua sortzea hitzartu dute

Bilera historikoa izan da gaurkoa. Katmandu hiriburuan bildu dira Girija Prasad Koiral Nepalgo lehen ministroa eta Pushpa Kamal Dahalek (Prachanda)gerrilla maoistako buruzagia. Bileraren ostean Krishna Prasad Sitaula Nepalgo atzerri ministroak jakinarazi duenez, behin-behineko gobernua osatzeko akordioa erdietsi eta hauteskundeak deitzea erabaki dute.

2006ko ekainaren 16a
18:51
Entzun
Aldaketa ugari gertatzen ari da Nepalen. Izan ere, joan den apirilaren 24ean legebiltzarra berriz abian jarriko zuela iragarri zuen Nepalgo Gyanendra erregeak. 2002. urteaz geroztik jarduera etenda zeukan Legebiltzarra berreratzea erabaki zuen orduan. Oposizioko indarren batasuna apirilaren hasietarik bultzatzen ari ziren protestaldi indartsuek horretara behartuta. 2005eko otsailaren 1ean botere guztiak eskuetan hartuta zeuzkana Gyanendrak.

Iragarpen horren ostean, alderdi politiko nagusien aliantzak Girija Prasad Koirala proposatu zion Gyanendra erregeari lehen ministro kargurako. Bitartean gerrilla maoistak "azpijokotzat" jo zuen erregearen iragarpena". Maiatzean, Gyanendra erregearen eskumen guztiak ezerezean utzi zituen Legebiltzarrak.

Gaurkoa urrats berri bat izan da, historikoa. Maoisten burua, azken hamar urteetan Katmandura joaten den lehen aldia izan da gaurkoa. Aldi baterako gobernua osatzea hitzartu dute eta maoistak bertan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.