Lehen sektorea bultzatzeko, sailen arteko mahaia proposatu du Mintegik

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
EH Bildu koalizioaren ordezkaritza zabala izan zen atzo Agurainen (Araba) egindako azokan. Komunikabideei eginikoadierazpenetan, Laura Mintegi lehendakarigaiak azaldu zuen EH Bilduk «garrantzi berezia» emango diola lehen sektoreari. Hala, hitzeman zuen nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren garapena bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren sailen arteko koordinazio mahai bat sortzeko proposamena egingo duela koalizioak datorren legealdian. Mintegik adierazi zuenez, mahai horren lehentasunak izango dituzte sektoreko langileentzat lan baldintza hobeak ezartzea, ekoizle zein kontsumitzaileentzat prezio duinak ezartzeko baldintzak jartzea eta euskal kostaldeko kaien etorkizuna bermatzeko itsas eremu babestuak sortzea.

«Lurrari eta herriari lotutako ekoizpen eredu eraginkorrak bultzatzeko lan egingo dugu», adierazi zuen Mintegik. Hori gauzatzeko, heziketan, ikerkuntzan eta dibulgazioan inbertsioak sustatzeko konpromisoa hartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.