ZIENTZIA

Lehen zelula artifizala sortu dute

Craig Venter AEBetako zientzialariak bakteria bat oso-osorik laborategian sortzea lortu du, hamabost urteko lanaren ondotik

2010eko maiatzaren 20a
21:51
Entzun
AEBetako zientzialari talde batek bizitza artifizialki sortzea lortu du, historian aurreneko aldiz. Craig Venterren taldeak egin du balentria: bakteria baten genoma oso osorik laborategian eratu du, hamabost urteko ikerketa eta lanek ondotik. Science aldizkariak eman du albistea.

Mycoplasma mycoidesizeneko bakteria hartu dute eredu zelula berria sortzeko: haren genoma aztertu, eta hizkiz hizki erreproduzitu dute.Sortutako zelula hori, gero, Mycoplasma capricolum bakteria hartzailearen barruan sartu dute, eta hortik jaio da Mycoplasma mycoides JCVI-syn1.0, lehen zelula sintetikoa.

Zehazki esateko, honakoa da erabilitako metodoa: hasierako bakteriaren DNAren oinarrizko unitate bakoitza banan-bana sortu zuten, eta horren ondotik mekano joko baten gisa muntatu zuten. Behin puzzlea eginda, beste espezie bateko zelula bat hustu zuten, eta kode genetiko sintetikoa bertan sartu zuten. Kode genetiko sintetiko hori berehala jabetu zen bakteria hartzaileaz eta, oso denbora gutxian guztiz desagertu ziren zelula hartzaile horren arrastoak; espezie berri bat sortu zen.

Orain hamar urte giza genoma aurkeztu zuen Graig Venter berak lortu du zelula artifiziala sortzea ere. «Biologian zer egin nahi dugun erabakitzeko erreminta boteretsua lortu dugu», esan du Venterrek lorpenaren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.