Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak BerriaTBn hitz egin du, Esan Ahala elkarrizketa saioan. Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak elkarrizketatu du, eta bihar papereko edizioan elkarrizketa argitaratzeaz gain, edizio digitalean -BerriaTBn- osorik ikusteko aukera izango da.
Sorturen inguruan hitz egin du Zabaletak, beste kontu batzuen artean, eta alderdi berria legalizatu egin beharko dutela dio, "lehenengoan ez bada, bigarrengoan". Haren ustez, maiatzeko hauteskundeak baino lehen egin beharko lukete: "Baina dagoeneko esan dute epaitegietara bideratuko dutela; ilegalizatzeko duten presarekin arituko balira legalizatzeko...".
Digitalak produktoraren estudioetan grabatu zuten
Elkarrizketa Digitalak produktoraren estudioetan grabatu zuten asteazkenean, Lasarte-Orian (Gipuzkoa).
BerriaTB 2009ko maiatzean hasi zen Esan ahala saioarekin. Orain arte, Zabaletaz gain, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidentea, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea, Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Amets Arzallus bertsolaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea elkarrizketatu ditu.
Atal horretaz gain, BerriaTBk astero bideoak egiten ditu, eta hainbat hitzaldi eta aurkezpen zuzenean ematen ditu. Aste honetan bertan Euskalduna Jauregitik Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek egin zuten agerraldia eman zuen zuzenean astelehenean, eta asteazkenean Sorturen bultzaileekin izan zen Madrilen eta bidaiaren kronikaren erreportajea bideoan jaso zuen. Martin Ugalde Foroko hitzaldiak ere zuzenean ematen ditu.
elkarrizketa aurrerapena
"Lehenengoan ez bada, bigarrengoan legalizatu beharko dute Sortu"
Aralarreko koordinatzaile nagusiarekin hitz egin du Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak, eta bihar argitaratuko dute elkarrizketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu