Jean Gourdou. Zuzenbideko irakaslea

«Lehenik, errelebo bat behar da proposamena Parlamentura heltzeko»

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Instituzioari buruzko eztabaida izatea «garrantzitsua» iruditzen bazaio ere, guztia Frantziako Parlamentuan erabakitzen dela dio Jean Gourdouk (Paue, 1966).

Elkargo bat esperimentatzeko aukera ezarri duzue mahai gainean. Zerda zehazki esperimentazio prozesu hori?

Balladur erreformari segi, 2003az gerozlegediak prozesu hori ahalbidetzen du. Esperimentazioa Parlamentuak harturiko lege bat litzateke, eskumenen banaketari buruz salbuespenak antolatzen dituen lege bat. Dena dela, lege bat beharko da. Legearen arazoa da ezin dela aurrez ikusi zein izanen diren parlamentarien lanaren ondorioak. Euskal Herri mailan nahi diren lan eta proposamen guztiak egin daitezke, eta lege proposamen horietaz inspiratzen bada ere, gero Parlamentuan zuzenketa eta moldaketa prozesuak daudeeta bukaeran dagoen legea ez da baitezpada hasieran proposatua zena.

Hala ere, Ipar Euskal Herriaren gobernabideari buruzko proposamen bat landuko dute Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak.

Bai, iritzi eta proposamen bat aurkeztuko dute. Baina proposamen hori bideratu beharko dute. Edo, lege proiektu bihurtzeko, gobernuaren mailan ikertu beharko da, gero hark duelako Parlamentuan lege proiektua pausatzen,edo bestela, lege proposamena eginez, hor parlamentari batek luke proposatuko legea.

Proposamen baten inguruan adostasuna lortu nahi duzue.

Adostasuna eraikitzen da, eta bukaeran akordio bat izan daiteke, eta hori ere ebatzi beharko da. Hor ere, edo Parlamentuak ebatziko luke, edo elkargoaren sorreraz hunkiak liratekeen herritarrek, kontsulta bidez. Legeak dio legegileak antola dezakeela herritarren galdeketa elkargo aldaketa dagoenean. Konstituzioan eta herritarren iritzian oinarritzen bagara, nik ez dakit nola mugatu daitekeen galdeketa Euskal Herrira bakarrik, ikusiz elkargoaren sortzeaz Pirinio Atlantikoetako Departamendua dela hunkia izanen.

Dena dela, nahiz Ipar Euskal Herrian adostasuna lortu, Parlamentuan da erabakiko.

Hori da, horrek Euskal Herritik begiraturik, beldurra sor dezake. Eztabaida izatea garrantzitsua da, baina ez du horrek erabakiko zer aterako den Parlamentutik. Lehenik errelebo bat behar da Parlamentura helarazteko, baina gero hortik aterako dena ez da gure esku.

Elkargo horrek eskumen propioakukanen lituzke. Beste batzuek utzi beharko dituzte berenak, beraz?

Elkargoa sortuko duen legeakbeste elkargoek dituzten eskumenak birmoldatu beharko ditu. Nork zer egiten du? Bi gunetan baldin badira, definizioz besteak utzi beharko ditu. Birmoldatze horiek lege mailan egiten dira.

Aurrekontu propioa ere beharko du. Zein diru iturri lituzke?

Lurralde elkargo batek definiziozgutxieneko diru iturri propioak ditu, hala dio Konstituzioak. Beraz, tokiko zergak. Beste diru iturri batzuk ere badira; funtzionamendurako estatuak banatutakoak, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.