Erakundeen osatzea

Lehentasuna EAJri eman arren, EAk zabalik ikusten du Gipuzkoan PSE-EErekin hitzarmen egiteko aukera

Iñaki Galdos Gipuzkoako zerrendaburuak baieztatu egin du sozialistek Diputazioko sailen erdia eta Kutxako zuzendaritza eskaini dietela. Hala ere, EA ez dagoela "merkatu klabean" eta beren lehentasuna "gipuzkoarren gerorako proiektuak" bermatzea dela nabarmendu du.

2007ko ekainaren 26a
12:46
Entzun
Gipuzkoako Diputazioko gobernua eratzeko EAren zazpi batzarkideak erabakigarriak dira. Ondorioz, bi alderdibozkatuenen eskaintzak jaso dituzte, PSE-EE zein EAJrenak, eta aukera bientzat oraindik ateak zabalik dituztela agertu du Iñaki Galdos zerrendaburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Ildo horretatik, Galdosek baieztatu egin du egunkari batek gaur plazaratutako informazioa: PSE-EEk Diputazioko sailen erdia eta Kutxaren zuzendaritza eskaini diola EAri babesaren truke. Galdosek, ordea, halako eskaintzekin ez dituztela liluratuko iradoki du, eta beren lehentasuna "gipuzkoarren gerorako proiektuak" bermatzea dela azpimarratu du. "Hau ez da merkatu bat, eta gu ez gaude klabe horretan. Guk uste dugu gipuzkoarren gerorako proiektuak adostu behar ditugula, programa interesgarri bat".

EAk PSE-EErekin hitzegin beharreko guztiaz hitzegin duela esan du, baina arestian aipatu bezala, oraindik ateak irekita dauzkatela erantsi du. Baina Gipuzkoako zuzendaritzak lehentasunari EAJri eman ziola nabarmendu du, eta ildo horretan gauzak ondo doazela: "[EAJrekin hitzegiteko] bi talde dauzkagu sortuak, alde batetik, programari buruz hitzegiteko. Beste alde batetik, bigarren taldea beste gauza batzuei buruz hitzegiteko: sailen banaketari buruz eta beste gauza batzueri buruz. Oro har, gauzak ondo doaz. Ez da akordiorik lortu, baina bide onetik goaz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.