gizartea

Lehergailu batek eztanda egin du Araban

Okondoko igerilekuko tabernaren atarian gertatu da eztanda eta kalte material arinak eragin ditu. Etxean egindako lehergailua zela adierazi du Ertzaintzak.

2009ko abuztuaren 27a
15:56
Entzun
Gaur 1:45ak inguruan Okondoko igerilekuko tabernaren atarian (Araba) lehergailu batek eztanda egin du, Ertzaintzaren arabera. Etxean egindako lehergailua zela adierazi dute, gas bonbona eta erregai botila batekin osatutakoa. Eraikinean kalte material arinak eragin ditu. Sua ere piztu da baina jada itzali dute.

Ertzaintzak eta Sergio Tato herriko alkateordeak (EA) leherketa ez dela "kale borroka" ekintza izan adierazi dute,"bizilagunen batek egindako erasoa" baizik. Tatok jakinarazi duenez, azken hilabeteetan eraso asko jasan ditu EAk osatutako udal gobernuak. "Erasotutako igerilekua Udala osatzen duen kide baten alabaren esku" dago, jakinarazi du Tatok. Horrez gain, bere autoa eta zinegotzi batena "tirokatu" zutela eta Andres Alcalde alkatearen etxearen ondoan "sutea piztu" zutela ere azaldu du.

Eraso horiek komisaldegian salatu dituztela adierazi du, "mehatxu argiak eta ez bihurrikeriak" direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.