Aireportuak
Lehergailu baten susmoaren ondorioz, alarma sortu da Noaingo aireportuan
Guardia Zibilak neurri bereziak hartu ditu gaur goizean Noaingo (Nafarroa) aireportuan,kontrolerako eskanerretako batean aztertu duten fardel bati bonba baten antza hartu baitiote. Hain zuzen ere, Guardia Zibileko artezilariek aztertu dute fardel hori, eta, azkenean, memoria lapitz bati lotutako manta elektrikoa zela ohartu dira. Fardelaren jabea ere aurkitu dute, eta jaso ditu jada bere memoria lapitza eta manta. 11:15etan aurkitu dute fardel susmagarria eta alarma neurriak martxan jarri. 12:00etan utzi dituzte bertan behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu