Lehergailu faltsu bat topatu dute Agoitzen PPko Burlatako zinegotzi baten etxe atarian

2009ko otsailaren 17a
16:15
Entzun
Guardia Zibilak lehergailu faltsu bat aurkitu zuen atzo gauean Agoitzen (Nafarroa) Pilar del Valle Burlatako (Nafarroa) PPko zinegotziaren etxearen atarian, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak gaur esan duenez.

Hautetsi haren senarrak aurkitu zuen, etxeko garajearen atearen ondoan, eta Guardia Zibilari abisu eman zion. Honek esan du plastikozko fianbrera txiki bat zegoela han, barruan kable elektriko batzuekin eta gasolina izan daitekeen likidoarekin. Demokrazia Hiru Milioi hautesle plataformaren pegatina bat ere bazegoen barruan, polizien arabera.

Pilar del Valle eta haren senar Sergio Uria Nafarroako PPko Batzorde Eratzaileko kideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.