Bonba abisua

Leherkariz betetako lapiko bat atera dute Ertzaintzaren artezilariek bonba autotik

Bilboko San Adrian auzoan, Iberdrolaren azpiestazioaren inguruan, Larraskitun, zegoen bonba-autotik leherkariz betetako lapiko bat atera du Ertzaintzak, lau ordu eta erdi bonba indargabetzen pasa eta gero. Eguerdiko ordubietan lagun batek `Gara'-ra deitu du, ETAren izenean, San Adrian auzoko Iberdrolaren egoitzaren atzealdean bonba-auto bat jarri dutela esanez, eta 14:45etan lehertuko zela ohartaraziz. Iberdrolako egoitzako langile guztiak kanpora aterarazi ditu Ertzaintzak, eta inguruko etxe batzuk eta El Fango kiroldegia ere hustu ditu.

2003ko uztailaren 1a
20:01
Entzun
Arratsaldeko 14:00etan jaso dute deia 'Gara'-ko erredakzioan. Deitu duen lagunak, ETAren izenean deitzen zuela eta Bilboko San Adrian auzoan, Iberdrolaren azpiestazioaren atzealdean, bonba auto bat jarri dutela esan du. Halaber, lehergailuak 14:45etan egingo zuela eztanda ohartarazi du, eta bonba daukan autoa BI-8104-CK matrikuladun Peugeot granate bat dela.

'Gara'-ko arduradunek berehala eman diote Ertzaintzari abisuaren berri, eta azken uneko berrien arabera, polizia horretako kideak auto batmiatzen ari dira San Adrian auzoan; agi denez, 'Gara'-ra deitu duen lagunak emandako datuekin batdator ibilgailu hori. Zehazki, Peugeot 306 granate bat ari dira miatzen. Inguru guztia hesituta daukate, eta Iberdrolako langile guztiak azpiestaziotik kanpora aterarazi dituzte eta beste zenbait etxe ere hustu dituzte.

Ertzaintzak ez ezik, suhiltzaileak eta anbulantziak hurbildu dira Larraskitura, badaezpada,larrialdiko egitura martxan jarri baitu Jaurlaritzako Barne Sailak. Era berean, Larraskitura iristeko bide guztiak itxita daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.