Donibane Lohizuneko Salagoiti kaleko pisu batean gertatu da ezbeharra, Lapurdin, 16:00ak aldera, etxebizitza bateko hamargarren pisuan. Suhiltzaileak gertu ziren, abisu bat jaso baitute, esanaz gas ihes bat egon zitekeela. Suhiltzaileak bertaratu eta gutxira gertatu da leherketa.
Poliziak berehala itxi du leherketa gertatu den kalea. Gizon bat eta emakume bat eraman dituzte ospitalera, zaurituta, baina ustez ez da kalte larriegirik izan.