Festak

Lehertu da jaia Bilbon

Aitor Elizegi sukaldariaren pregoiarekin eta Isabel Isazelaiaren txupinarekin hasi da Aste Nagusia. Milaka lagun batu dira Arriaga aurreko plazan Mari Jaiarekin batera festari ongietorria emateko.

2008ko abuztuaren 16a
19:06
Entzun
Hori dela eta, pozarren hartu ditu jendetzak Aitor Elizegi sukaldari santutxuarra –aurtengo pregoilaria- eta Isabel Isazelaia txupinera balkoira irten direnean. Bilbotarrei Aste Nagusi ederra opatzeaz gain, besteek jaietaz goza dezaten lanean jardun behar izan duten sukaldari eta jatetxe eta tabernetako zerbitzariak izan ditu bereziki gogoan Elizegi pregoilariak.

Elizegik pregoia egin, Algara konpartsako Isazelaiak txupina jaurti eta Mari Jaia dantzan hasi denean, zoramena nagusitu da Arriagako plazan.

Aurrerantzean, festa giroko ehunka ekitaldi izango dira datorren igandera arte Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.