Atzo jakin zena egiaztatuz, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Batzorde Iraunkorrak gaur bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuarekin batera mugaz gaindiko autobia egiteko 2003ko hitzarmena. Gaur goizean Urruñan (Lapurdi) egin dute bilkuran hartu du erabakia ofizialki, eta Leia mugimenduak erabaki hori "herriaren garaipen handia" dela esan du batzarraren ondotik. "Baxenafarroaren historian itzuligunea izanen da".
Borroka horretan hamar urte ibili direla nabarmendu dute Leiaren ordezkariek, baina merezi izan duela, proiektua gelditu egin dutelako. "Garaipena ospatu" egin behar dela-eta, hilaren 30ean egun osoko festa eginen dute; oraindik ez dute jakinarazi herria.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Batzorde Iraunkorraren gaurko bilera ez da jendaurrekoa izan, eta Leiak hori kritikatu egin du, "eztabaida ukatu baita".
Urte hauetan egitasmoan xahututako dirutza ere kritikatu du. "2,5 milioi euro xahutu dituzte, eta orain zer pasatuko da? Herritarren sakeletik irtendako sosak da. Hobe lukete barnealdearen onurarako erabili izan balute", adierazi du Leiak.
Baionan egindako bilera batean, Jean Jacques Lasserrek zuzentzen duen erakundeko ordezkariek erabakiaren berri eman zieten Nafarroako Gobernuari. Honek erabakia deitoratu zuen atzo, eta proiektuaren aurka agertzen direnen arrazoiak "okerrak" direla nabarmendu zuen. Behin Pirinio Atlantikoetako erakundeak erabakia hartuta, Nafarroako zatian gaitasun handiko errepidea ez dela egingo baieztatu zuen, nolanahi ere.
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek 2003. urtean sinatu zuten mugaz bi aldeak gaitasun handiko errepide bidez lotzeko hitzarmena, baina harremanak lehenago hasi ziren. Nafarroako Gobernuaren aspaldiko asmoa izan da Frantziarekin lotura ziurtatzea, Gipuzkoatik pasatu behar izan gabe, eta Iruñea eta Orthezen (Frantzia) arteko bidea, Nafarroa Beherea barna, Parisera eta Europa erdialdera bide azkarra eta berri gisa baliatzea zen helburua.
Azpiegiturak
Leiak dio "herriaren garaipen handia" dela mugaz gaindiko bide berriaren proiektua bertan behera utzi izana
Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Batzorde Iraunkorrak gaur hartu du erabakia ofizialki, Urruñan egindako bileran. Hilaren 30ean egun osoko festa antolatuko du Leiak, "ospatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu