Azpiegiturak

Leiakoek bukatu dute 2x2 egitasmoaren kontrako itxialdia, "helburuak beteta"

Kontseilu Nagusiaren arduradunek argitu diete errepide proiektuak aurrera segitzen duela. PS, EH Bai, PC, LCR, Berdeak eta PECeko hautagaiak 2x2ren kontra azaldu dira. Leiakoak ostegunetik egon dira Donapaleuko egoitzan itxita.

2007ko ekainaren 4a
18:46
Entzun
Leiako mugimendukoek gaur arratsaldean eman diote bukaera 2x2 errepide egitasmoaren kontra egiteko Kontseilu Nagusiak Donapaleun (Nafarroa Beherea) daukan egoitzan egin duten itxialdiari, "helburuak bete" dituztelako. Hain justu, lehengo ostegunetik egon dira itxita.

Batetik, Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiaren presidenteari eta Barthelemy Agerre eskualdeko kontseilari nagusiari ostegunean eskatu zieten 2x2 egitasmoa nola doan azaltzeko eta proiektua bertan behera utziko duten-ez argitzeko. Argitu diete: proiektua ez dago baztertua eta aurrera segitzen du. Leiakoek esan dute egitasmoaren arduradunek eta 2x2 igaroko litzatekeen lurren jabeek lurrak saltzeko erabili dituzten paper batzuk aurkitu dituztela.

Bestetik, Leiakoek Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetako laugarren barrutiko hautagaiei gutun bana bidali zieten, 2x2ren kontra daudela izenpetzeko eskatuz. PS, EH Bai (AB, Batasuna, EA), PC, LCR, Berdeak eta PECeko hautagaiek sinatu dute eskaera. UMPkoek ez, eta Leiakoek hauteskundeetan UMP ez bozkatzeko eskatu dute. UDF alderdiari dagokionez, Jean Lassalle hautagaiak Leiari gutuna igorri dio, "kamioien pasabidearen aurka" dela agertuz, baina Leiakoek diote ez diotela hori eskatu eta, beraz, UDF ere ez bokatzeko galdegin dute, "proiektua justifikatzen duelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.