Genero indarkeria

Leihotik amilduta emakume bat hil da Bilbon, ustez gizonak bultzatuta

Gaur goizaldean emakumezko bat leihotik amildu da Bilbo erdialdean, agi denez, bikotekide zuen gizonezkoak bultzatuta. Hil egin da emakumea, eta zortzi hilabeteko haurdun zegoenez, umekia ere bai. Ertzaintzak, berriz, atxilotu egin du bikotekidea, emakumea leihotik berak bota duelakoan. Bien zortzi urteko alaba gertakari horien guztien lekuko izan da. Emaztearengandik urrun egoteko agindu judiziala zuen gizon horrek.

2004ko otsailaren 3a
15:11
Entzun
Gertakari larria gertatu da goizaldean Bilbo erdialdean: emakumezko bat leihotik erori da, zenbait orduz erietxean hil edo bizi egon ostean, hil egin da. Gainera, zortzi hilabeteko haurdun zegoenez, umekia ere zendu da. Lehendabiziko ikerketen arabera, bikotekideak —berez emaztearengandik urrunduta egoteko agindu judiziala zeukan— bota du leihotik behera. Ertzaintzak atxilotuta dauka gizonezko hori.

Bikote horren zortzi urteko alabak gertatutako den-dena ikusi du.

Bizilagunek agertu dutenez, hainbatetan eman izan dizkio gizon horrek tratu txarrak emazteari. Sortzez Nigeriakoa zen emakumezkoa eta baita haren gizona ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.